Fisikan eta kimikan, edozein gorputzen tenperatura eta/edo presio baldintzak aldatuz, agregazio-egoera ezberdinak erdiesten direla ikus daiteke. Materiaren egoera deritze, eta bakoitzak ezaugarri bereziak ditu. Agregazio-egoera guztiek propietate eta ezaugarri desberdinak dituzte; ezagunenak eta egunero ikusten direnak lau dira: solidoa, likidoa, gaseosoa eta plasma-egoera. Gure inguruan modu naturalean sortzen ez diren beste egoera batzuk ere posible dira, adibidez: Bose-Einsteinen kondentsatua, kondentsatu fermioikoa eta neutroi-izarrak. Beste batzuk ere posible direla uste da, esaterako, quarken gluoizko plasma. «Fase.» terminoa materiaren egoeraren sinonimo gisa erabiltzen da batzuetan, baina sistema batek materiaren egoera beraren hainbat fase «nahasezin» izan ditzake.